Egin galdera

Ohiko galderak(Ohiko galdera)

Ze motatako galderak egin ditzaket hemen?

Garrantzitsua - galderak interes handikoak behar dute izan komunitate honetan. Galdera berri bat bota baino lehen - begiratu ondo ea ez ote dagoen aurretik antzeko galderarik. Galderak bila daitezke izenburuekin edota etiketekin.

Nolako galderak ez genituzke egin behar?

Saihestu komunitate honentzat egokiak ez diren, subjektiboegiak diren edo polemikoegiak diren galderak egitea.

Zer ez nuke erantzun batean idatzi beharko?

Ask LibreOffice galdera eta erantzunen gune bat da, -ez da eztabaida-gune bat. Saia zaitez debateak hemen ez sortzen, debateak galdera-erantzun formatu sinpletik aldentzen dira. Eztabaida laburretarako, erabil iruzkinak gehitzeko aukera.

Nork moderatzen du komunitate hau?

Labur erantzunez: zuk zeuk. Webgunea erabiltzaileok moderatzen dugu. Karma sistemak erabiltzaile batzuei baimena ematen die moderatze eginbehar batzuei ekiteko.

Nola dabil karma kontu hori?

Galdera edo erantzun batek aldeko botoak jasotzen dituenean, horiek bidali dituen erabiltzaileak puntu batzuk irabaziko ditu, "karma puntuak" esango diegu. Puntu horiek, nolabait, erakusten dute komunitatean lortzen ari diren sinesgarritasuna. Zenbat eta puntu gehiago, orduan eta moderatze kontuetan aukera zabalago.

Adibidez, galdera interesgarriren bat eginez gero edo erantzun lagungarri bat emanez gero, zure ekarpenak aldeko botoak jasoko ditu. Bestalde, erantzuna kaxkarra izanez gero, kontrako botoak jasoko ditu. Aldeko boto bakoitzak 10 puntu gehituko ditu, kontrako boto bakoitzak 10 puntu kenduko ditu. Gehienez 200 puntu pilatu daitezke egunero galdera edo erantzun bakoitzeko. Azpiko taulak azaltzen du puntu kopuruei lotutako moderatze baimenak zeintzuk diren.

5 eman aldeko botoa
50 eman aurkako botoa
20 onartu nire erantzun bat nire galdera bati
50 berretiketatu besteen galderak
75 editatu komunitatearen wikiko galderak
200 editatu edozein erantzun
200 ezabatu edozein iruzkin

Nola aldatu nire irudia (gravatarra) eta zer da gravatarra?

Erabiltzailearen profilean agertzen den irudiari gravatar esaten zaio (ingelesetik: globally recognized avatar).

Horra nola funtzionatzen duen: zifratutako pasahitz bat (hauskorra ez den kode bat) kalkulatu egiten da zure posta helbidearekin. Zuk kargatzen duzu zure irudia (edo zure alter ego irudi gogoko hori) gravatar.com gune horretan.

Horrela eginez, zeuk ontzat ematen dituzun webguneek erakutsi ahal izango dute zure irudia zuk bidalitako mezuei lotuta baina zure posta helbidea ez da argitaratuko.

Mesedez pertsonalizatu zure kontua irudi batekin - eta horretarako eman izena gravatar.com (erabil ezazu gure zerbitzu honetan izena emateko erabili zenuen posta helbide berbera). Hori egin bitartean, sistemak ausazko irudi bat sortuko dizu, baldosa itxurakoa.

Nire burua erregistratzeko, pasahitz berria sortu behar dut?

Ez, ez da beharrezkoa. OpenID onartzen duen edozein zerbitzu erabil dezakezu saioa hasteko, esaterako Google, Yahoo, AOL, etab. "Hasi saioa orain!" »

Zergatik beste erabiltzaile batzuek edita ditzakete nire galderak/erantzunak?

Gune honen xedea honakoa da... Beraz esperientzia handiko erabiltzaileek galderak eta erantzunak edita ditzakete wiki orri batean bezala eta horrek komunitatearen esku dauden edukien kalitatea hobetzea ekarriko du. Ikuspegi edo planteamendu honekin bat ez bazatoz, zure eskubidea da.

Oraindik galderarik?

Mesedez, galdetu zerbait, lagundun komunitate honi hobea izaten!