Nola egin daitezke hiperestekak?

Liburu batekin nabil, baina, askotan, orrialde batzuetatik aurkibidera joan beharra dut, eta gero, berriro, nengoen orrialdera itzuli. Hori hiperesteken bitartez egin daiteke? nola?

Nahi duzunerako “Txertatu hiperesteka” (Ktrl+K) tekla daukazu.

Lehenengo estekatu nahi duzun testua hautatu.

Aurrez testuan egitura pixka bat sortuta izan behar duzu, izenburuak eta abar. Horrela hiperesteka sortzean aukera emango dizu Interneteko esteka bat, eposta helbide bat, dokumentu barruko puntu bat edo dokumentu berri batera lotura egin ahal izateko. Dokumentu barruko erreferentzia bilatu eta izenburuak izango dituzu aukeratzeko.